Gizartea -

ERASOA

Pertsona bat hil dute labankadaz Gasteizen

Erasoa Flandes kalean gertatu da, unibertsitatearen ondoan. Ertzaintzak ingurua itxi du eta erasotzailearen bila dabil.

Gasteizko Flandes kalea, itxita. Argazkia: EFE
Gasteizko Flandes kalea, itxita.
Gasteizko Flandes kalea, itxita. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil dute arratsalde honetan labankadaz Gasteizen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erasoa 16:00ak inguruan gertatu da, Flandes kalean, unibertsitatetik hurbil. Ertzaintza hiltzailearen bila dabil.

Biktima Txagorritxuko ospitalera eraman dute egoera larrian, eta bertan zendu da.

Lekukoek emandako testigantzak kontuan hartuta, Ertzaintza erasotzailea atxilotzeko lanean ari da eta ingurua itxi du, hilketarekin lotutako arrastoak topatzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak