Gizartea -

BIZKAIA

Renfeko gidari bati eraso egin diote Balmasedan

Igandean gertatu zen erasoa, Galtzadako tren geltokian. Halaber, kalteak eragin zituzten trenetako batean.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan igandean, tren gidari bati eraso egin zioten Balmasedan, Renfeko Bizkaiko enpresa batzordeak atzo jakitera eman zuenez. 10 egunez konfinatuta egoteko agindua jaso du Renferen aldirietako zerbitzuko langileak, prebentzio neurri gisa eta "erasoaren izaera" tarteko.

Enpresa batzordearen arabera, erasoa igandean, 14:45ean, gertatu zen Galtzadako tren geltokian.

Gidariaren aurkako erasoaz gain, trenetako batean kalteak eragin zituzten. Zehazki, atzerako ispilu bat eta kristal bat hautsi zituzten.

Batzordearen esanetan, aldiriko zerbitzuetako langileek pairatzen duten "segurtasun faltaren beste froga bat da". Segurtasun ezak, langileei ez ezik, bidaiariei ere eragiten diela gehitu du.

Gainera, Renfek "horrelako erasoak saihesteko neurri egokirik hartu gabe" jarraitzen duela salatu du enpresa batzordeak, eta "erasotzaileek duten inpunitatearen aurrean, langileak gero eta mehatxatuago eta babesgabeago daude".

Hilabeteko epean eraso egiten dioten laugarren langilea da. Urtarrilaren 21ean hiru langileri eraso egin zieten Ortuellan. Horiek salatzeko mobilizazioak iragarri ditu enpresa batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Ekonomia berriak Gaurko titularrak Balmaseda bideoak Gaurko azken ordukoa Adif Enkarterri gaur