Gizartea -

Koronabirusa

Egonkortzera egin dute kasuek Nafarroan, betiere 100etik behera

Zehazki, 60 positibo zenbatu dituzte astearte honetan, bezperan baino hiru gutxiago, eta beste bi pertsona hil ditu covid-19ak.

Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU gela bat. Argazkia: EFE
Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU gela bat.
Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU gela bat. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan beste bi pertsona hil dira covid-19arekin eta beste 60 kasu atzeman dituzte osasun publikoan, astearte honetan 2.589 proba egin ostean (1.742 PCR eta 847 test antigeno). Hori horrela, positibotasun tasa % 2,3an geratu da.

Atzoko datuak (60) kontuan hartuta, zazpigarren egunez jarraian atzeman dituzte Foru Erkidegoan ehun positibo berri baino gutxiago.

Azken orduetan, bezperan baino hiru kutsatze gehiago atzeman dituzte, baina duela astebeteko edo bi asteko datuekin alderatuta, 29 eta 100 kasu gutxiago dira, hurrenez hurren.

Daturik txikiena igandean atzeman zuten (48), uztaileko mailan, baina eguneko 60 kasuen azpitik ere egon ziren larunbatean (56) eta astelehenean (57).

Atzo 77 urteko gizonezko bat hil zen eta adin bereko emakume baten heriotzaren berri ere jaso zuten. Hori horrela, 1.087 pertsona hil dira gaitzak jota Nafarroan, eta 50.520 pertsona kutsatu dira birusarekin pandemia hasi zenetik.

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, Iruñeko Txantrea auzoa da denen buru, sei positiborekin. Zerrendan bigarren postuan ageri dira Iruñeko Arrosadia eta Donibane auzoak eta Artika eta Irunberri herriak, launa kasurekin. 

Foru Gobernuak zabaldutako datuen arabera, atzo 136 pertsona zeuden ospitaleratuta Foru Erkidegoko ospitale sarean. Hala, beste sei lagun ospitaleratu zituzten, baina bat bera ere ez ZIUn. Hala ere, aurreko egunean baino sei pertsona gutxiago daude ingresatuta. 24 daude ZIUn, eta 18 etxeko ospitaleratzean.

Osasun publikoko osasun profesionalen egoerari dagokionez, 20 pertsona daude gaitzak jota, eta astebetean 12 kutsatze izan dira. 13.000 langile daude guztira.

EAE

Koronabirusak eraginda, 71 pertsona hil dira Euskadin azken astean, aurrekoan baino 28 lagun gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera.Gainera, asistentzia-presioak ere joera positiboa du; izan ere, bederatzi gaixo gutxiago daude zainketa intentsiboetako unitateetan, eta 17 gutxiago, gela arruntetan ospitaleratuta.

Eguneko datuei dagokienez, asteartean 10.874 test diagnostiko egin zituzten, eta 499 positibo atzeman dituzte: 327 Bizkaian, 109 Gipuzkoan, 56 Araban eta zazpi EAEtik kanpokoak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur