Gizartea -

NAFARROA

Hainbat txahal hil dira Lodosan, garraiatzen zituen kamioia iraulita

Gainera, beste batzuek ihes egin dute istripua izan den tokitik.

Lodosan, txahalak zeramatzan ibilgailu batek istripua izan du. Argazkia: @policiaforal_na
Lodosan, txahalak zeramatzan ibilgailu batek istripua izan du
Hainbat txekor hil dira eta beste batzuk ihes egin dute Lodosan, kamioi bat iraulita

0:22

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lodosan, txahalak zeramatzan ibilgailu batek istripua izan du gaur goizaldean. Txahal batzuk hil egin dira eta beste batzuek, ostera, ihes egin dute.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 03:30ean gertatu da NA-6220 errepidean. Ez da pertsonarik zauritu.

Istripua gertatu ostean, Foruzaingoaren hainbat patruila bertaratu dira eta ingurua seinaleztatu eta ibilgailuen zirkulazioa bideratu dute. Halaber, izapideak abiatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Trafiko webkamerak Gaurko titularrak Lodosa bidoak Gaurko azken ordukoa Foruzaingoa Animaliak