Gizartea -

Alarma faltsua

Spanairreko hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin du Bartzelonan

Alarma argi bat piztu egin da hegazkina airean zegoela, baina lurreratu eta gero egiaztatu dute argia zela akatsa zuena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelona-Madril hegaldia egiten ari zen Spanairreko hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du gaur goizean El Prateko aireportuan, alerta adierazteko argi bat piztu eta gero.

Hain zuzen ere, motorretako bat ohi baino tenperatura handiagoa dagoela adierazteko argi bat piztu da hegazkina airean zegoela, baina lurreratu eta gero egiaztatu ahal izan dute akatsa argiarena zela.

Spanairreko bozeramaile batek azaldu duenez, hegazkina (151 bidaiari zeramatzan Airbus 350 bat) 07:20an aireratu da Bartzelonan, baina handik eta gutxira piztu da alarma, eta 13 minuturen ostean berriz lurreratu da.

Airean zeudela, pilotuak gertatutakoaren berri eman dio aireportuari, eta Aenak larrialdi prozedura abiatu du: suhiltzaileak bertaratu dira eta segurtasun protokoloak abiatu dituzte.

Konpainiako bozeramaileak azaldu duenez, hegazkinari urriaren 3an egin zioten azken azterketa.

Bidaiariak beste hegaldi batera bideratu dituzte, eta 09:50an atera dira Bartzelonatik.

Bartzelona-Madril hegaldia egiten ari zen Spanairreko hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du gaur goizean El Prateko aireportuan, alerta adierazteko argi bat piztu eta gero.Hain zuzen ere, motorretako bat ohi baino tenperatura handiagoa dagoela adierazteko argi bat piztu da hegazkina airean zegoela, baina lurreratu eta gero egiaztatu ahal izan dute akatsa argiarena zela.Spanairreko bozeramaile batek azaldu duenez, hegazkina (151 bidaiari zeramatzan Airbus 350 bat) 07:20an aireratu da Bartzelonan, baina handik eta gutxira piztu da alarma, eta 13 minuturen ostean berriz lurreratu da.Airean zeudela, pilotuak gertatutakoaren berri eman dio aireportuari, eta Aenak larrialdi prozedura abiatu du: suhiltzaileak bertaratu dira eta segurtasun protokoloak abiatu dituzte.Konpainiako bozeramaileak azaldu duenez, hegazkinari urriaren 3an egin zioten azken azterketa.Bidaiariak beste hegaldi batera bideratu dituzte, eta 09:50an atera dira Bartzelonatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak