Gizartea -
KORONABIRUSA
Imsersoko bidaiak irailean has daitezke berriro
Adinekoentzako bidaiak "kutsatzeak saihesteko segurtasun neurriekin" egiteko lanean ari direla esan du Espainiako Turismo ministroak.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Pandemiaren eraginez ez da Imsersoko bidaiarik izan, baina litekeena da irailetik aurrera berriro ere abian jartzea adinekoei zuzendutako turismo programa, Reyes Maroto Espainiako Gboernuko Turismo ministroak astelehen honetan adierazi duenez. Data aurreratzea posible izanez gero, publiko egingo dutela gaineratu du.
Marotoren esanetan, Imserso programa aurten bertan berriro ere martxan jartzeko lanean ari dira "kutsatzeak saihesteko beharrezko segurtasun neurriekin". "Adinekoak izaten ari dira txertoa hartzen lehenak, eta, beraz, denboraldi honetan programa berriro martxan jartzea espero dugu", azaldu du.
Ministroaren esanetan, programa horrek turismoa suspertzen lagunduko du.