Publizitatea
Itxi

2021/02/26

16:19

Gizartea

Koronabirusa

Herritarrek txertaketari buruzko ziurtagarriak eskatzeko aukera izango dute

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Beste gaixotasunekin bezala, Osakidetzak covid-19aren txertoa hartu duten herritarrei ziurtagiriak emango dizkie, eta txertaketaren informazioa norberaren osasun-historialean jasota geratuko da.

  • Gotzone Sagardui eta Jose Luis Quintas Legebiltzarreko sarreran.

    Gotzone Sagardui eta Jose Luis Quintas Legebiltzarreko sarreran. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak jakinarazi duenez, herritarrek Osakidetzara jotzeko aukera izango dute covid-19aren aurkako txertoa jarri dutela ziurtatzen duen agiria eskuratzeko, beste edozein gaixotasuni aurre egiteko txertoekin egiten den bezala.

Europar Batasuna herrialde batetik bestera bidaiatu ahal izateko txertaketa-pasaportea prestatzen ari dela eta, Quintasek esan du gakoa ez dela neurri horren alde edo kontra egotea, eta azpimarratu du Osakidetzak covid-19aren aurkako txertoarekin beste gaixotasunekin erabili izan ohi duen prozedura bera jarraituko duela.

Horrela, bada, herritarrek Osakidetzan ziurtagiria eskatu ahalko dute eta txertaketari buruzko xehetasun guztiak norberaren osasun-historialean jasotako geratuko dira. Edonola ere, zehaztu du ziurtagiri horiek ez direla automatikoki emango eta eskatzen duenari soilik helaraziko zaiola.

Horrez gain, argi utzi nahi izan du honek ez duela txertaketa-planean eraginik izango eta kolektibo bakoitzak txertoa hartzeko bere txandaren zain egon beharko duela. "Ez dugu txertaketarik aurreratuko bidaian joateko argudioarekin", berretsi du.

"Herrialde batzuetan herritar asko txertoa jartzearen aurka agertu dira eta gobernuek txertaketa-pasaportea erabili dute herritarrak txertoa hartzera bultzatzeko. Hori ez da guk hemen ezarriko dugun politika. Pasaportea ezin da izan txertaketa aurreratzeko arrazoia", ohartarazi du.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena