Gizartea -

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Nafarroako Gobernuak M8a 'segurtasunez' aldarrikatzeko deia egin du

Emkumeek egunerokoan betetzen duten funtsezko papera ikusarazteko kanpaina bat egingo du martxo osoan.

"Emkumea behar zuen izan" kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Efe
"Emkumea behar zuen izan" kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Efe
"Emkumea behar zuen izan" kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak bat egin du martxoaren 8ko mezuarekin, eta "Emakumea behar zuen izan" lelopean kanpaina "sendoa" egingo du borroka feminista hauspotzeko. Feminismoaren baloreak "irmotasunez" aldarrikatzeko gonbidapena egin du, baina aurten bide eta baliabide berriekin, jendetsuak izan ez daitezen, covid-19aren kutsadurak galarazte aldera.

Horixe adierazi du Javier Remirez Foru Gobernuko presidenteordeak Nafarroako Jauregiaren atarian egindako ekitaldi batean, martxo osora zabalduko den kanpainako mezuak eta irudiak aurkezteko ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak emakumeek egunerokoan betetzen duten paper garrantzitsua aldarrikatuko du hilabete osoan, covid-19aren ondorioz oinarrizkotzat jo diren lehen lerroko profesionaletako asko emakumeak direla ikusaraziko du.

Remirezek gogorarazi du Emakumearen Nazioarteko Eguna pandemia betean ospatuko dela, eta horregatik "zuhurtziaz" jokatzeko deia egin du, eta gogorarazi "zorionez" aurreko urteetan oso jendetsuak izan zirela aldarrikapenak.

Hala ere, aurten "zerbait asmatu" beharko dela uste du, eta "ziur" dago "formula berriak, manifestazio jendetsuekiko desberdinak diren adierazpideak", aurkituko dituztela. Horren harira, sare sozialak, kartelak eta etxebizitzetako leiho edo balkoiak aprobetxatzeko deia egin du, osasun neurriak errespetatuz aldarrikapenak egiteko aukera gisa.

"Segurtasunez eta irmotasunez aldarrikatu behar da, datozen urteetan ere aldarrikatu ahal izateko", azpimarratu du Remirezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna Koronabirusa