Gizartea -

GIPUZKOA

Atzeratu egin dute Kote Cabezudoren aurkako bosgarren epaiketa, agiri baten zain

Defentsak auzi nagusiarekin lotutako agiri bat eskatu duelako erabaki dute prozesua atzeratzea.

Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Jauregiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Jauregiaren aurrean
Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Jauregiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren aurkako bosgarren epaiketa atzeratu egin dute defentsak auzi nagusiarekin lotutako agiri bat eskatu duelako. Gaurkoan, adin txikiko baten irudiak YouTube kanaletik kentzeko epaileak emandako agindua ez betetzeagatik epaitu behar zuten. 

Argazkilari donostiarra hogei bat modelori iruzurra eta sexu-delituak egiteagatik ikerketapean dago. Auzi nagusiaren ikerketa 2013an abiatu zuten. Cabezudori 47 delitu leporatzen dizkiote, baina oraindik ez dute epaiketarako data zehaztu.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak urtebeteko kartzela zigorra eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Tratu txarrak gaur Gipuzkoa EAE albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Sexu erasoak gaur