Gizartea -

GERTAKARIA

Zudairin pistolaz egindako lapurretaren ustezko egileak atxilotu dituzte

Azaldu dutenez, pistola bat zeraman kaputxadun gizonezko bat sartu da zerbitzugunean eta lapurreta egin du. Kanpoan, beste gizon bat zegoen zain, eta ihes egitea lortu dute ibilgailu batean.

Zudairin pistolaz egindako lapurretaren ustezko egileak atxilotu dituzte. Argazkia: Guardia Zibila
Zudairin pistolaz egindako lapurretaren ustezko egileak atxilotu dituzte
Zudairin pistolaz egindako lapurretaren ustezko egileak atxilotu dituzte. Argazkia: Guardia Zibila

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gaur goizean Zudaireko (Nafarroa) zerbitzugunean egindako lapurreta baten ustezko egileak atxilotu ditu. Pertsona batek lapurreta egin du pistolaz mehatxu eginez,eta bigarren lagun batek ibilgailu baten barruan itxaron dio kanpoan, ondoren ihes egiteko.

11:00ak aldera, Guardia Zibilak Lizarran duen Herritarren Arretarako bulegoan abisua jaso dute, Zudaireko zerbitzugunean lapurreta bat izan dela ohartaraziz.

Azaldu dutenez, pistola bat zeraman kaputxadun gizonezko bat sartu da barrura eta lapurreta egin du. Kanpoan, beste gizon bat zegoen zain, eta ihes egitea lortu dute ibilgailu batean.

Nafarroako Guardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzuko (Seprona) agenteak izan dira bertara iristen lehenak, gertu baitzeuden.

Gertatutakoaren berri izan bezain pronto, ingurua itxi dute eta bilaketa lanei ekin diete. Horri esker, 11:50ean atxilotu dituzte ustezko gaizkileak Nafarroako Guardia Zibilaren Trafiko Elkarteko agenteek.

Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren Unitate Organikoko agenteen esku dago ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Ebasketak albisteak