Gizartea -
Trapagaran eta Ortuella artean
Haizeak baso-sute bat piztu du Orconeran
Ortuellako Las Losinas auzoko zazpi etxebizitzako bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte badaezpada. Dagoeneko suhiltzaileek sutea kontrolpean dute.
Erredakzioa
Baso-sute bat piztu da Orconeran, Trapagaran eta Ortuella (Bizkaia) bitartean, Bizkaian dabilen haize handia dela eta. Hala ere, dagoeneko suhiltzaileek sutea kontrolpean dute.
Ortuellako Las Losinas auzoko zazpi etxebizitzako bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte badaezpada, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Sutea 20:15ean piztu da eta etxe batzuetatik 400 metrora kokatu da, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Orduko ehun kilometrotik gorako haize boladak espero dira, EAEko mendebaldeko mendi inguruan bereziki.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea