Publizitatea
Itxi

2021/03/04

19:57

Gizartea

Eguraldia

Airearen kalitateak okerrera egin du EAEn, ganduaren ondorioz

EITB MEDIA

Fenomeno meteorologiko horren ondorioz, hauts eta hondar partikulak airean pilatzen dira eta arnasketa-arazoak eragin ditzake. Larunbatetik aurrera egoerak hobera egingo duela iragarri dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak partikula txikien maila altua antzeman du airean, Saharako basamortutik iritsitako hautsaren ondorioz.

Fenomeno meteorologiko horri gandu esaten zaio. Hauts eta hondar partikula txiki asko pilatzen dira airean, baita errauts edo buztin arrastoak ere.

Berez sortzen bada ere, osasunerako arriskutsua da, batez ere arnasketa-arazoak dituzten pertsonen kasuan. Hala, gandua dagoenean kalean ariketa fisikorik ez egitea gomendatzen dute.

Gandua astelehenean iritsi zen penintsulara eta gaur airearen kalitatea txarra da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gainerako erkidegoekin alderatuz gero.

Testuinguru honetan, Donostiako Udalak gaur eta bihar aire librean kirolik ez egiteko eskatu die herritarrei.

Aurreikuspenaren arabera, egoerak hobera egingo du larunbatetik aurrera.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;