Gizartea -

Hamaika ekitaldi

Euskal emakumeak omentzen dituen Nazioarteko Euskararen Eguna

Euskal Herriko historia, era batean edo bestean, markatu duten emakume guztiei omenaldia egin nahi izan zaie urte honetan.

Mintzodromoa
Mintzodromoa
Euskararen Eguna: Mintzodromoa egin dute Donostian, euskaraz aritzeko xedeaz

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da.

Duela 60 urtetik gora ospatzen da gaurko eguna, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez; euskararenganako maitasuna piztea, eta aldi berean hizkuntza goraipatzea eta hedatzea izan ziren sortzaileen helburuak.

Azken hiru hamarkadatan euskara dakiten lagunen kopurua ia bikoiztu egin da, baina oraindik asko dago egiteke. Horregatik, asteburu osoan zehar, aldarrikapen eta festa ekitaldi ugari antolatu dira Euskal Herriko hainbat txokotan.

Donostian "Euskara iruditan" izeneko mosaiko erraldoi bat egingo da, euskararekin lotutako hainbat irudi eta argazkirekin. Gainera, aste osoan bezala, zabalik egongo da Boulevarrean Mintzodromoa eta hainbat pertsonaia ezagun elkartuko dira bertan.

Gasteizen, Mendizorrotzan, kontzertua eskainiko dute hainbat taldek, besteak veste Kerobia, Gatibu edota EH Sukarra.

Bilbon ere ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna eta azken urteetan bezala, Banden Lehia ekitaldia antolatu da, euskaraz abesten duten musika taldeen lehiaketa.

Bestalde, urtero legez, ENE Saria emango da euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu den kanpoko erakundearentzat.

Auerten urtero Eusko Ikaskuntzak antolatzen duen ENE Sariko garailea Madrileko Euskal Etxea izan da. 2006tik sari honek euskera zabaltzeagatik erakunde batzuk omentzen ditu.

Madrileko Euskal Etxea irabazteko asmorik gabeko asoziazioa da, 1979an sortu zuten. Madrilen dauden euskaldunak batzeko guneetako bat da. Euskerazko klaseak ematen hasi ziren bertan 1932an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea