Gizartea -

Koronabirusa

66 positibo erregistratu dituzte Nafarroan, eta positibo tasa % 4,5era igo da

Astean zehar atzemandako igoera baieztatu egin da, izan ere, aurreko igandean baino kasu gehiago izan dira. Eguneko covid-19 kasuek gorako joera izaten jarraitzen dute foru erkidegoan.

Iruñea. Argazkia: EFE
Iruñea.
Iruñea. Argazkia: EFE

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunean 66 covid-19 kasu berri erregistratu dira Nafarroako Foru Erkidegoan, atzo (58) eta aurreko igandean (45) baino gehiago, Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Astean zehar gora egin dute positiboek, eta gaurko datuarekin baieztatu egin da joera.

1.477 proba diagnostiko egin dira larunbatean, PCR zein antigeno testak. Positibo tasak ere, beraz, gora egin du, eta % 4,5ekoa da, aurreko egunetan baino altuagoa.

Bestalde, Nafarroako ospitaleetan 76 gaixo daude, aurreko egunean baino lau gehiago. Atzo bost ospitaleratze izan ziren koronabirusarekin lotuta, horietako bat ZIUn.

Azken egunean ez da hildakorik egon, eta ez da aurreko egunetako heriotzarik notifikatu. 1.108 dira covid-19ak pandemia osoan zehar Nafarroan eragindako heriotzak.

Eremuei dagokienez, Iruñean eta eskualdean kasu positiboen % 62 erregistratu dira, Tuterako eremuan % 24 eta Lizarrakoan % 2. Beste positiboak (% 12) Nafarroako beste eremuetan zehar banatzen dira.

Adinari dagokionez, 15-29 urteko adin tartean daude kasu gehienak (% 33). Ondoren datoz 45-59 urtekoak (% 26), 30-44 urtekoak (% 18) eta 60-75 urtekoak (% 12). Azkenik, 15 urtetik beherakoak (% 8) eta 75 urtetik gorakoak (% 3) daude. Positibo berrien batez besteko adina 39,5 urtekoa da. Sexuari dagokionez, positiboen % 52 gizonezkoak dira eta % 48 emakumezkoak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 76 pertsona daude covid-19arekin edo covid-19agatik Nafarroako ospitaleetan ingresatuta (atzo baino lau gehiago). Horietatik, 15 zaintza intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino bat gehiago) eta 10 etxean (bi gehiago). Besteak, 51 paziente, gela arruntetan daude (bat gehiago). Horiek guztiek positibo eman dute PCR proba batean, koronabirusa ingresatuta egoteko arrazoia izan ala ez, eta covid-19ari erreserbatutako espazioetan daude.

Birusaren intzidentzia metatua 51.752koa da Nafarroan.

Txertaketa prozesuari dagokionez, atzo 1.086 dosi jarri ziren. Guztira, beraz, 76.997 txerto jarri dira, jasotako 84.845 txertoetatik. 25.124 pertsonari jarri dizkiete bi dosiak.

Positibo berriek behera egin dute EAEn

Azken egunean 247 covid-19 kasu positibo berri erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Positibo tasa % 4,3koa da, hau da, atzoko bera.

Guztira covid-19a duten 120 gaixo larri daude gaur, atzo baino bost gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea gaur