Gizartea -
Koronabirusa
Kasu berriak 247ra jaitsi dira EAEn, eta positibo tasa % 4,3an mantendu da
Aurreko eguneko datuekin alderatuta, beherakada nabarmena izan dira kasu berrietan, baina atzo baino bost pertsona gehiago daude ZIUetan.
Mikel Dominguez | EITB Media
Azken egunean 247 covid-19 kasu positibo berri erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurreko egunarekin (307) alderatuta, jaitsiera nabarmena da, eta aurreko igandearekin (269) konparatuta ere kasu gutxiago zenbatu dira.
Atzemandako kasuetatik, 130 Bizkaikoak dira, 77 Gipuzkoakoak eta 38 Arabakoak. Beste lau EAEtik kanpokoak dira.
Guztira, larunbatean 5.760 proba diagnostiko egin dira, PCR zein test antigeno. Positibo tasa, beraz, % 4,3koa da, hau da, atzoko bera.
Ospitaleen egoerari dagokionez, bost pertsona gehiago daude zaintza intentsiboetako unitateetan. Guztira covid-19a duten 120 gaixo larri daude gaur, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Gainera, 32 pertsona ospitaleratu dituzte azken 24 orduetan.
Osasun Sailak bihar, astelehena, eguneratuko ditu udalerrien eta R0 indizearen inguruko datuak.