Gizartea -

Suitza

Beloa janzteko debekuaren alde egin du Suitzak erreferendumean

Konstituzioan sartu beharko dute espazio publikoan aurpegia estaltzen duten beloak janzteko debekua, emakume musulman batzuek erabiltzen dituzten burkak eta nikabak barne.

Debekuaren aldeko kartela. Argazkia: EFE
Debekuaren aldeko kartela.
Debekuaren aldeko kartela. Argazkia: EFE

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzarren gehiengoak aurpegian edozein motatako beloa janztea debekatzearen alde bozkatu dute, Suitzan egin duten erreferendumaren behin behineko datuen arabera. Baietzak botoen % 52,7 eskuratu du, eta % 47,3k kontra bozkatu du, Swiss Inforen arabera.

Emaitza horren ondorioz, debekua sartu beharko dute Konstituzioan. Jatetxeetan, dendetan eta espazio publikoetan aplikatuko da.

Iniziatiba Zentroko Batasun Demokratiko diputatuena izan da. Burka, nikaba eta erlijiosoak ez diren aurpegia estaltzeko beste moduak debekatu nahi dituzte. Beste alderdiak kontra agertu dira.

Alderdi horren arabera, debekuak atentatu terroristak eta beste indarkeria motak ekiditera lagunduko dute, eta genero berdintasuna bultzatuko luke, "kontrolatuta, zapalduta eta bahituta" dauden emakumeak askatuz.

Garaipena ospatu dute debekuaren aldekoek. Jean-Luc Addor diputatua pozik agertu da "emakumeentzat askatzailea den iniziatiba hau babestu duten ezkerreko pertsonengatik eta musulmanengatik".

Orain dela hamabi urte, suitzarrek erreferendumean onartu zuten minarete berriak erakitzeko debekua. Kanpainan, burkaz jantzitako emakume bat erabili zuten, atzean misilen itxurako minareteak zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suitza