Gizartea -
1992. urtean
Leioako atxilotuak urtebete eman zuen kartzelan, bortxaketagatik
Antza, atxilotuak adingabe batekin erlazio bat izan zuen eta, behin bukatuta, bortxatu egin zuen, 1992. urtean.
Erredakzioa
Leioan 10 urteko neskato bat bortxatzen saiatzeagatik atxilotu zuten gizonezkoa 1992an urtebetez kartzelan egon zen, adingabe bat bortxatzeagatik, gaur Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Urte horretan 26 urte zeuzkan.
Antza, atxilotuak adingabearekin erlazio bat izan zuen eta, behin bukatuta, bortxatu egin zuen.
Horrez gain, genero indarkeriagatik eta mehatxuengatik ere poliziak irekitako aurrekariak ditu gizonezkoak.
Ertzaintzak larunbatean atxilotu zuen, 10 urteko neskato bat bortxatzen saiatzeagatik. Gizonezkoa etxebizitzara sartu, neskatoa hartu eta trastelekura eraman zuen. Herrizaingo sailak esan duenez, atxilotuaren asmoa ez zen adin txikiko neska hartzea, sexu-erasoa baizik.