Gizartea -

KORONABIRUSA

Gaur erabakiko dituzte San Joseko zubirako eta Aste Santurako murrizketak

Autonomia erkidegoen itxiera perimetrala mantentzea eta etxeratze agindua 23:00etara atzeratzea proposatuko du Espainiako Gobernuak Lurralde arteko Osasun Batzordean.

Foruzaingoaren kontrola Endarlatsako zubian. Artxiboko argazkia: EFE
Foruzaingoaren kontrola Endarlatsako zubian
Foruzaingoaren kontrola Endarlatsako zubian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurralde arteko Osasun Kontseiluak gaur erabakiko ditu San Joseko zubian eta Aste Santuan indarrean egongo diren neurri murriztaileak.

San Joseko zubiari eta Aste Santuari begira, autonomia erkidegoen itxiera perimetralari eustea (Balearretan eta Kanarietan salbu) proposatuko du gaurko bileran Osasun Ministerioak. Halaber, etxeratze agindua 23:00etan izatea ere jarriko du mahai gainean.

Carolina Dariasek zuzentzen duen Ministerioak eremu publiko itxietan gehienez 4 pertsona elkartzea, eta eremu publiko irekietan muga hori 6koa izatea planteatuko du, bizikideak ez direnen kasuetan.

Osasun Ministerioaren helburua da neurri horien aplikazioa derrigorrezkoa izatea erkidego guztietan martxoaren 17tik 21era San Jose eguna ospatzen dutenetan eta martxoaren 26tik apirilaren 9ra guztietan. Era berean, etxeratzeko agindua ere Estatu osoan bera izatea nahi du, eta 23:00etatik 06:00etara egotea indarrean.

Madrilgo Erkidegoak egunak daramatza esaten mugikortasunari ezarritako mugen aurka dagoela. Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak berretsi duenez, "eskualde osoak ixteak azken aukera izan behar du".

Espainiako Gobernuak ez du erabakirik inposatuko, eta erkidegoekin "arrazoitu eta hitz egingo" du hirugarren olatuaren deseskalatzearen inguruan, Maria Jesus Montero bozeramaileak atzo adierazi zuenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Madril Osasun albisteak Aste Santua oporrak Koronabirusa