Publizitatea
Itxi

2021/03/11

18:20

Gizartea

Eguraldia

Enbataren ondoren, lauzpabost metroko olatuak larunbatera arte

agentziak | eitb media

Abisu horiak jarri dituzte kostan olatu handiengatik, eta tenperaturaren beherakada nabarmena izan da.

4:48
Enbata Sopelan. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal kosta mendebaldetik ekialdera zeharkatu duen enbataren ostean, abisu horiak jarri dira indarrean bost metrora arteko olatuengatik.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, haizea aldatu egin da ipar-ekialdera, eta kosta zeharkatu du 60 kilometro orduko abiaduran kasu batzuetan. Gainera, tenperaturak 8 graduko beherakada izan du ordubetean.

18:00etatik aurrera abisu horia egongo da nabigaziorako ostiraleko 15:00ak arte. Gainera, goizaldeko hiruetatik bostetara abisu horia egongo da kostan olatu handiak egongo direlako.

Larunbatean beste abisu bat ezarriko dute 15:00etatik 00:00etara, olatuak 3,5 metrotik 5 metroraino handituko direlako.

Euskalmetek zeru estaliak iragarri ditu ostiral eguerdia arte, eta arratsaldean atertu egingo omen du, lainoak arintzearekin batera. Ipar-mendebaldeko haizea baretu egingo da, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, Kantauri isurialdean bereziki.

Larunbatean behe-lainoa espero da goizean, laino gutxi, baina gauean lainotu egingo da, prezipitazio arinekin, eta haize bolada gogorrak egongo dira kostan arratsaldetik aurrera. Tenperaturak gora egingo du kostan, baina izotza botako du Araban.

Igandean oso lainotuta egongo da ipar partean, prezipitazioekin eta ipar-mendebaldeko haize bolada gogorrekin. Tenperaturek beherantz egingo dute.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena