Gizartea -

BULOAK

Ez dizute 1.500 euro kobratuko 636634795 edo 693955444 zenbakira deia itzultzeagatik

Maldito Bulok gezurtatu egin du, eta gogorarazi du gutxienez 2014tik dabilela mezu hori sarean.

Ez dizute 1.500 euro kobratuko 636634795 edo 693955444ra deia itzultzeagatik. Irudia: maldita.es
Ez dizute 1.500 euro kobratuko 636634795 edo 693955444 zenbakira deia itzultzeagatik
Ez dizute 1.500 euro kobratuko 636634795 edo 693955444ra deia itzultzeagatik. Irudia: maldita.es

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenaldian sarean bolo-bolo dabilen mezu baten arabera, 636634795 eta 693955444 telefono-zenbakietara deia itzuliz gero, 1.355 eta 1.500 euro artean kobratuko dizkizute, hurrenez hurren. Mezua, baina, guztiz faltsua da.

Iruzur hori ez da berria, aspalditik dabil Interneten. EITB Mediak fake news-ak geldiarazten bidelagun duen Maldita.es-ek (Maldito Bulo atalaren bidez) duela egun gutxi ohartarazi duenez, hainbatetan gezurtatu du mezu hau, baina berriz ere bulta da. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteko (OCU) aholkularitza juridikoak igorritako "alerta" hori, ordea, ezbairik gabe, gezurra da.

Hau da, beharbada, WhatsApp bidez jaso duzun testua:

"693955444 telefono-zenbakitik deitzen badizute, ez itzuli deia. Iruzur bat da. Deia 1.355 euro kobratuko dizute. Kontsumitzaileen Elkarteen informazioa da. Zabaldu".

Ondorengoa gaineratzen du mezuak: "Asko landutako iruzurra da. Kontuz ibili. OCUren aholkularitza juridikotik bidali didate. Buloa den edo ez jakiteko lagun bat Interneten bila aritu da, baina Telefonicak ere bere webgunean argitaratu du. Kontuz telefono zenbaki honekin, arriskutsua da".

OCUk berak 2016an bere webgunean argitaratu zuen zabaltzen ari zen mezuan elkartearen izenaz baliatzen zirela iruzur egiteko, eta haiek ez zutela zerikusirik ustezko ohartarazpenarekin.

bulo

Ikus daitekeenez, aspaldiko teknikak bere horretan dirau, baina gaur gaurkoz zenbaki horiek ez dute funtzionatzen. Kontsumitzaileen elkarteaz gain, Polizia Nazionalak ere behin baino gehiagotan ohartarazi du mezu-kate hori buloa dela:

Beraz, ez da egia 1.500 euro kobratuko dizutenik deia 636 634 795 edo 693 955 444 zenbakira itzultzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Albiste faltsuak gaur