Gizartea -

GERTAKARIA

Estelleriko bi lagun atxilotu dituzte Zudairiko zerbitzugunean lapurtzea egotzita

Lapurreta martxoaren 2an gertatu zen, kaputxadun gizon batek Nafarroako Zudairi herriko gasolina-zerbitzuguneko arduradunari su-arma batez mehatxu egin zionean.

Estelleriko bi lagun atxilotuta Zudairiko zerbitzugunean lapurtzeagatik. Argazkia: Guardia Zibila
Estelleriko bi lagun atxilotu dituzte Zudairiko zerbitzugunean lapurtzea egotzita
Estelleriko bi lagun atxilotuta Zudairiko zerbitzugunean lapurtzeagatik. Argazkia: Guardia Zibila

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibilak Estelleriko 54 eta 39 urteko bi gizon atxilotu eta epailearen esku utzi ditu, Zudairiko (Nafarroa) zerbitzugune batean indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta-delitu baten ustezko egileak direlakoan. Armak legez kanpo edukitzea eta bide-segurtasunaren aurkako beste delitu bat ere egotzi dizkiete.

Martxoaren 2an, 11:00ak aldera, Guardia Zibilak Lizarran duen Herritarren Arretarako bulegoan abisua jaso zuten, Zudaireko zerbitzugunean lapurreta bat izan zela ohartaraziz. Azaldu zutenez, arma bat zeraman kaputxadun gizonezko bat sartu zen barrura, gerenteari mehatxu egin eta 170 euro lapurtu zituen. Kanpoan, beste gizon bat zuen zain, eta ihes egitea lortu zuten ibilgailu batean.

Gertatutakoaren berri izan bezain pronto, COS Zerbitzuen Zentral Operatiboak ingurua itxi eta bilaketa lanei ekin zieten. Operazioan espezialitate ezberdinetako agenteek hartu zuten parte eta mugakideak diren beste probintzia batzutara ere zabaldu zen operazioa.

Nafarroako Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren Unitate Organikoko agenteek, inguruan gisa horretako gertakarietan parte hartzen zutenen perfilak ezagutzen zituen, eta "BASAULA" izeneko ikerketa abiarazi zuten.

Egileak ihes egiten saiatu ziren

Lapurreta gertatu eta 30 minutura, dispositiboan parte hartzen ari ziren Nafarroako Guardia Zibilaren Trafiko Elkarteko agenteek ihesaldian erabilitako ibilgailua aurkitu zuten, NA-132A errepidean, Murietako udalerrian (Nafarroa).

Ibilgailuaren barruan bi gizon zeuden, eta egileen deskribapenekin bat zetozen. Murietako hirigunetik ihes egin zuten, baina, azkenean, agenteek ibilgailua geldiaraztea lortu zuten herriko kiroldegiaren inguruan. Une horretan, ustezko lapurrak ihes egiten saiatu ziren, oraingoan oinez. Hala ere, Trafiko Elkarteko agenteek atzeman eta atxilotu egin zituzten.

Atxiloketaren unean, horiek miatu ondoren, haietako bati aizto handi bat atzeman zioten jantzien artean ezkutatuta. Baina ez zen lapurretan erabilitako kanoi moztuen eskopetarik agertu. Arma bilatzeko dispositibo bat hasi zen ihesaldiaren kontrako noranzkoan, eta errepide baten ondoan aurkitu zuten, zuhaixka batzuen artean ezkutatuta.

Atxilotu eta eskopeta berreskuratu ondoren, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko bigarren zenbakiko Epaitegiari ustezko egileetako baten bizilekua miatzeko agindua eskatu zitzaion, eta arratsalde hartan bertan egin zituzten miaketak.

Miaketan, kanoien zatia eta ezkutatzeko erabilitako armatik ebakitako kulataren zatia aurkitu zituzten. Gaur gaurkoz kriminalistikako laborategiko agenteek arma ikertzen jarraitzen dute, beste delitu batzuekin zerikusia ote duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lizarra Lapurretak