Publizitatea
Itxi

2021/03/17

17:04

Gizartea

COVID-19AREN AURKAKO TXERTOA

Janssenen txertoa haurdunek eta bularra ematen ari direnek ere jaso ahalko dute

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Gainera, Jonhson & Jonhson estatubatuarraren filial farmazeutikoaren txertoa, covid-19aren aurkako immunitatea lortzeko dosi bakarra behar duen lehen txertoa da.

  • Janssenen txertoa haurdun daudenek eta bularra ematen ari direnek jaso ahalko dute

    Janssenen txertoa haurdun daudenek eta bularra ematen ari direnek jaso ahalko dute

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europako Batzordeak Janssenen txertoa merkaturatzeko baimena eman ondotik, inmunizazioan adituak diren talde batek asteazken honetan jakinarazi du haurdun dauden emakumeek eta bularra ematen ari direnek ere txerto hori jarri ahal izango dutela.

Covid-19aren aurkako immunitatea lortzeko Janssen enpresa-farmazeutikoaren (Johnson&Johnson) txertoa, dosi bakarra behar duen lehen txertoa da.

Munduko Osasun Erakundean immunizazioetan aholkularitza estrategikoa eskaintzen duen zientzialari talde baten esanetan, Janssenen txertoa jartzeko erabili izan den plataforma teknologiko bera erabili izan da iraganean haurdun dauden emakumeentzat eta bularra ematen ari direnentzat seguruak izan diren beste txerto batzuk ekoizteko.

Adituek ez dute gomendatzen haurdun dauden emakumeek covid-19-aren aurkako testa egitea txertoa hartu aurretik, ezta txertoa hartzeagatik haurdunaldia atzeratzea ere. Gainera, Munduko Osasun Erakundeak ez du aholkatzen edoskitzea etetea txertoa jaso ondoren.

Janssenen txertoa segurua eta eraginkorra dela diote, eta, beraz, pandemiari aurre egiteko beste tresna bat dela. Gainera, adituen ustez, dosi bakarra behar duenez, jende gehiagok jaso ahal izango du txertoa, txertaketa prozesua bizkortuz.

Kontraindikazio bakarra

Adituek adierazi duten kontraindikazio bakarra osagaietako batekiko alergia da, nahiz eta txerto horrek ez duen atxikigarririk, kontserbagarririk, animalia-jatorriko materialik edo fetuaren ehunik.

Txertoak % 76,7ko eraginkortasuna erakutsi du entsegu klinikoetan covid-19 larria garatzea saihesteari dagokionez, txertoa jaso eta 14 egunera, eta % 85,4koa, berriz, jarri eta 28 egunera.

Konpainia estatubatuarraren txerto hau hozkailu normaletan gorde daiteke eta Europar Batasunean baimendutako laugarren txertoa da.

Erabiltzen ari diren gainerako txertoak bezala, Janssenena ere profesionalen ikuskaritzapean eman behar da, eta eskura izan behar da tratamendu medikoa erreakzio alergikorik agertuz gero erabiltzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena