Publizitatea
Itxi

2021/03/24

12:09

Gizartea

GIPUZKOA

Irungo banketxe batean lapurreta egitera sartu direnen bila ari dira

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Ertzaintzako unitate bereziak barrura sartu dira, baina ez dute inor aurkitu. Bilaketa operatiboak zabalik jarraitzen du eta Irun erdiguneko Colon pasealekua eta Luis Mariano kaleak hesitu dituzte.

1:22
Ertzainak bulegora sartu diren unea
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irungo Colon pasealekuan dagoen Santander bankuaren bulegora ustez lapurreta egitera sartu den pertsona baten bila ari da Ertzaintza. Armatuta dagoela uste dute. 09:40ak aldera Ertzaintzaren unitate bereziko kideak sukurtsal barrura sartu dira. Oraingoz ez dute inor aurkitu eta ingurura zabaldu dute bilaketa.

Ertzaintzaren unitate bereziak Irungo Colon pasealekuan dagoen Santander bankuaren kanpoaldean. Argazkia: EFE 

Ertzaintzaren hesia, Irun erdigunean. Argazkia: EFE

Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, Colon pasealekuan kokatuta dagoen sukurtsaleko langileek horman zuloa zegoela ikusi dute eta 07:10 aldera larrialdi zerbitzuei ohartarazi diete. Antza denez, inguruko atari batetik zuloa eginda sartu dira barrura. 

Ikerketako iturrien esanetan, bi langile horiek ustezko lapurra ikusi dute eta korrika atera dira bertatik.

Abisuaren berri izan ondotik, Irun erdiguneko Colon pasealekua eta Luis Mariano kalea hesitu ditu Ertzaintzak.

09:40 aldera Ertzaintzako unitate bereziak sukurtsal barrura sartu dira, baina ez dute inor topatu.

11:00etan Luis Mariano kalea, Colon pasealekua eta Zabalguneko plaza itxita zeuden.

Ertzaintzaren bilaketa operatiboak zabalik jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik ez dute oraingoz baieztatu lapurreta gauzatzea lortu duten ala ez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;