Publizitatea
Itxi

2021/03/25

13:44

Gizartea

KORONABIRUSA

Datorren asteartean hasiko da Reale Arenan txertaketa

A. S. | EITB MEDIA

Foru-aldundien gizarte-politikei lotutako langileen eta erabiltzaileen kolektiboari jarriko diete txertoa, guztira 8.500 pertsona ingururi.

  • Datorren asteartean hasiko da Reale Arenan txertaketa

    Datorren asteartean hasiko da Reale Arenan txertaketa. Artxiboko irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Datorren martxoaren 30etik aurrera, Gipuzkoako txertaketak Realaren Reale Arena estadioan jarraituko du. Foru-aldundien gizarte-politikei lotutako langileen eta erabiltzaileen kolektiboari jarriko zaio txertoa, guztira 8.500 pertsona ingururi.

Hala baieztatu du ostegun honetan Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Horrela, kirol taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiari laguntza eskaini ondoren, bi erakundeek beste txertaketa puntu bat jarriko dute Reale Arenako instalazioetan.

Realeko bi erizaintza-taldek honako kolektibo hauei txertatuko dizkiete AstraZenekako txertoak (Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zehaztutakoak): gizarteratze-baliabideen erabiltzaileei eta langileei (egoitzak, etxebizitzak eta eguneko zentroak), adingabeei arreta emateko egoitza-baliabideetan lan egiten duten langileei, laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoa (LPPE) jasotzen duten mendekotasuna duten pertsonei arreta ematen dieten langileei eta zentro okupazionaletako erabiltzaileei.

Guztira, 8.500 pertsona ingururi jarriko zaie txertoa datozen asteetan. Horrela, Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Olanok eskerrak eman dizkio Realari, "espazioa uzteaz gain, bere osasun-taldeak eta langileak ere uzteko gaitasuna izan duelako". "Eskertzekoa da" klubak "futbolean eta Kopako finalean ez ezik, gizartearen beharretan ere pentsatzea", adierazi du.

Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean ari da txertaketa-kanpainan, eta DYAko, Aita Menniko eta, datorren astetik aurrera, Realeko eta Gurutze Gorriko taldeen laguntza ere izango du.

Horiek guztiek Osakidetzako profesionalen prestakuntza jasotzen dute, eta profesional horiek, era berean, txertaketa-kanpaina ikuskatzeaz arduratzen dira. Orain arte, erizaintzako taldeek Txara Ieko txertaketa-gunean txertatu dituzte dosi gehienak, eguneko zentroetako adinekoei izan ezik, horiei beren zentroan eman baitzaizkie txertoak. Datorren astetik aurrera, Reale Arenako txertaketa puntua gehituko zaio kanpainari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoen eguneko zentroetako eta desgaitasun eta gaixotasun mentaleko baliabideetako 3.392 erabiltzaileri jarri die txertoaren lehen dosia. Joan den ostegunetik, martxoaren 18tik, kolektibo horiek Pfizer/Biontech botikaren bigarren dosia jasotzen ari dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;