Gizartea -

KORONABIRUSA

LABI teknikoak itxiera perimetrala proposatu du, 400dik gorako tasa dagoen lekuetan

Hala, itxiera udalean edo lurralde historikoan aplikatzea proposatu du. Gainera, ostalaritzako lokalen barrualdean ordutegiak eta, orohar, kirola ere mugatzea proposatu du.

Ertzaintzaren kontrol bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzaren kontrol bat
Ertzaintzaren kontrol bat. Artxiboko argazkia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABI teknikoak itxiera perimetrala aplikatzea proposatu du, azken 14 egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 400 baino handiagoa bada.

Proposatutako itxierak 5.000 biztanletik gorako udalerriei eta lurralde historikoei eragingo lieke, betiere aipatutako eragin hori baino handiagoa badute.

LABI teknikoak lau esparrutan proposatu ditu murrizketak: mugikortasuna, ostalaritza, kirola eta joko eta apustuetarako lokalak.

Alde batetik, ostalaritzako establezimenduen barruko ordutegia murriztea proposatu du, 06:30etik 09:30era goizez; eta 13:00etatik 16:30era arratsaldez.

Bestalde, LABI teknikoa osatzen duten adituek proposatutako neurriek ere eragina izango lukete kirolean. Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek (talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik) ezingo dute 4 pertsonako taldea gainditu.

Herri horietan aldagelak eta dutxak itxiko lirateke kirol-instalazio mota guztietan, igerilekuetan izan ezik; horietan, gehieneko edukieraren % 35eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango lirateke, eta dutxak erabili ahal izango lirateke, baldin eta banakakoa bada.

Azkenik, mugek joko- eta apustu-lokalei ere eragingo liekete. Establezimendu horietan ezin izango dute ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzurik eman.

Osasun Sailak ebazpen bat argitaratuko luke,  bezala, astearteetan eta ostegunetan neurri murriztaileak ezartzeko.

Gaur egun, 100.000tik gorako eragina duten Euskadiko udalerriak dira: Elorrio, Ermua, Muskiz, Ondarroa, Beasain, Lazkao eta Ordizia.

Neurri horiek guztiak LABIren Aholku Batzordearen bileran eztabaidatuko dituzte, eta Iñigo Urkullu lehendakariak bilera deitu du biharko, ostirala, 16:30ean.

Ohi denez, LABIren bileraren ondorengo agerraldia zuzenean ikusgai izango da eitb.eus-en.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa LABI