Gizartea -
Ezbeharra
Gizon bat hil da itsaso kolpe baten ondorioz, Hendaian
Bere emaztearekin batera txakurrarekin ibiltzera atera zen. Emakumea larri zauritu zen eta helikopteroan eraman zuten Baionako ospitalera.
Erredakzioa
Kazeta.info-k adierazi duenez, 81 urteko gizon bat hil zen atzo, astelehena, arratsaldean Hendaiako Sokoburuko malekoian itsaso kolpe batek harrapatu ondoren. Inguruan ziren jendeek laguntza eman zioten arren, bertan ito zen.
Gizona bere emaztearekin batera txakurrekin ibiltzera atera zen. Emakumeak buruan kolpe handia hartu zuen eta helikopteroan egoera larrian eraman zuten Baionako ospitalera.
Alerta horia ezarri zen atzo Euskal Herriko kostaldean eta sekulako olatuak izan ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea