Publizitatea
Itxi

2021/03/27

19:12

Gizartea

ISTRIPUA

9 urteko ume bat larri zauritu da Oiartzunen, zuhaitz batetik erorita

E.J. | EITB MEDIA

Etxe pribatu batean zegoen haurra ezbeharra gertatu denean. Bi metroko altueratik erori da eta Donostia Ospitalera eraman dute.

  • Donostia Ospitaleko larrialdietako sarrera.

    Donostia Ospitaleko larrialdietako sarrera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

9 urteko haur bat larri zauritu da gaur arratsaldean Oiartzunen (Gipuzkoa), zuhaitz batetik erorita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 17:00ak baino lehen gertatu da, herriko lursail pribatu batean. Haurra bi metroko altueratik erori da.

Larrialdi Zerbitzuei abisua eman ondoren, anbulantzia batek Donostia Ospitalera eraman du haurra, larri.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;