Gizartea -

2021eko Itzulia

2021eko Itzuliak aldaketa handiak eragingo ditu astelehenean Bilboko trafikoan

Bilboko Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du egunotarako.

2017ko itzulia, Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB Media
2017ko itzulia, Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB Media
2017ko itzulia, Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astelehenean, apirilak 5, hasiko da 2021eko Itzuliaren 60. edizioa. Lehenengo etapa jokatuko da, 14 kilometroko banakako erlojupekoa, Bizkaiko hiriburuan hasi eta amaituko dena.

Lasterketak eragin handia izango du ibilgailuen trafikoan, eta aparkalekuak aldi baterako kenduko dira 08:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ia barruti guztietan, batez ere Deustu, Uribarri eta Begoña barrutietan.

Asteartean, apirilak 6, bigarren etapak (Zalla-Sestao) ere Bizkaiko hiriburuan izango du eragina, txikiagoa, Zorrotza auzoan, hain zuzen ere, 14:45etik 15:15era, gutxi gorabehera.

Bilboko Udalak hirira hurbilduko diren pertsonei gomendatu die ibilgailu pribatua etxean uzteko eta garraio publikoa erabiltzeko, ahal dela trena edo metroa. Bestalde, Bilbobusek eta Bizkaibusek aldaketak izango dituzte ohiko ibilbideetan, eta horien berri emango da zehatz-mehatz markesinetan, sare sozial ofizialen bidez eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbo kanpotik deituz gero

Herritarrei eragin horiek guztiak ezagutarazteko, 40.000 eskuorri banatzen ari dira postontzietan, atarietan eta garajeetan, gune bakoitzean trafikoari ezarritako murrizketen planoekin eta informazio zehatzarekin.

Itzuliaren ibilbidea

Bilboko Udalak adierazi duenez, trafiko-murrizketek zenbait gune eta barrutitan izango dute eragina. Aldaketa horiei buruzko informazio osoagoa nahi duen pertsona orok www.bilbao.eus webgunean izango ditu zehaztasunak eskuragarri.

APIRILAK 5, ASTELEHENA. 1. etapa: Begoña-Etxebarria parkea

2021eko Itzuliaren lehenengo etapa 14 kilometroko erlojupekoa izango da. Begoñako Basilikako aparkalekutik (12:30etik 16:00etara, gutxi gorabehera) abiatu eta Etxebarria parkera iritsiko da, eta hurrengo ibilbidea egingo du Bilbotik:

Joan XXIII.aren plaza - Zabalbide - Ibarsusi - Agirletako errepidea - Artxanda - beste udalerri batzuk - Enekuriko errepidea - Agirleta - beste udalerri batzuk - Enekuri etorbidea - Ibarrekolanda - Enekuri etorbidea - Agirre Lehendakariaren etorbidea - Francesc Macià - Botikazar ibarra - Unibertsitate etorbidea - Campo Volantín pasealekua - Erkoreka plaza - Quintana - Etxebarria parkea

    -  08:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazioa eten eta murriztuko da Begoña, Zurbaran eta Arabella

    -  11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, aldaketak izango dira trafikoan Artxanda

    -  11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, Bilbora sartzeko zirkulazioa eten egingo da Enekuri etorbidean eta Deustuko zenbait kaletan. Ezingo da zirkuituko 

       kaleetako garaje eta aparkalekuetara sartu, ezta horietatik atera ere. Alboko kaleetan daudenak trafiko-agenteek arautuko dituzte.

    -  11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, trafikoa eten egingo da Uribarri barrutian, eta inguruko kale eta auzoetan izango du eragina.

    -  Azkenik, 11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazioa eten eta murriztuko da Abandon eta Zazpikaleetan.

APIRILAK 6, ASTEARTEA. 2. etapa: Zalla-Sestao

 Itzuliaren bigarren etapak ere Bilbon izango du eragina, neurri apalagoan. Zorrotzan aldaketak izango dira zirkulazioan, 14:45etik 15:15era, gutxi gorabehera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Txirrindularitza Euskal Herriko Itzulia Bilbo Bizkaia EAE Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Garraio publikoa