Gizartea -

KORONBIRUS

Covid-19aren aldaera berri bat aurkitu dute Frantziako ospitale batean

Aldaera berria, "Henri-Mondor" izenekoa, Creteilgo Henri-Mondor ospitaleko hiru profesionaletan aurkitu dute, eta dagoeneko aktiboki dabil herrialdean.

Jendea Sena ertzean paseatzen. Argazkia: EFE.
Jendea Pariseko Sena ertzean paseatzen
Jendea Sena ertzean paseatzen. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako ikertzaile talde batek Creteilgo Henri-Mondor ospitalean, Paris inguruan, covid-19aren aldaera berri bat identifikatu du, zentro horretako hiru profesionaletan eta horietako baten bikotekidean aurkitu dute, eta dagoeneko aktiboki dabil herrialdean.

AP-HPk (Parisko ospitaleak barne hartzen dituen erakundeak) astearte honetan ohar batean azaldu duenez, "Henri-Mondor" aldaera pandemiaren hasieran agertu zen andui batetik dator, eta gerora andui berriagoek ordezkatu dute.

Aurkitu eta hurrengo lau asteetan, aldaera berri hori Frantziako hainbat tokitako 29 pazientetan identifikatu zen, Parisko eskualdetik herrialdearen hegoaldera, eta martxoaren 4ra arte, ohar horren arabera, Frantzian sekuentziatutako aldaeren % 1,8 zen.

Emerging Infectious Diseases aldizkariak astearte honetan argitaratu duen aurkikuntzaren atzean Henri-Mondor ospitaleko birologia laborategiko eta "Genomiques" plataformako taldeak eta Frantziako Osasun eta Ikerketa Medikoaren Institutu Nazionaleko (INSERM) eta Paris-Est Creteil Unibertsitateko adituak daude.

AP-HPk nabarmendu du azterketa gehiago behar direla aldaera horrek kutsatzeko duen gaitasuna ezagutzeko, test birologikoetan erraz detektatzen den jakiteko, koadro kliniko larriekin lotzen den jakiteko eta txertoari eta tratamenduei ematen dien erantzuna jakiteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa