Gizartea -
Polizia-operazioa
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen haur-pornografia edukitzeagatik
Adingabeen pornografia trukatzeko sare baten aurkako operazioaren baitan egin dute atxiloketa.
agentziak | eitb media
Espainiako Poliziak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du ehundik gora pedofilia artxibo edukitzeagatik, eta bere pisukidea ikertzen ari dira zerikusia ote duen argitzeko.
Martxoaren 25ean atxilotu zuten, Espainiako Estatuan adingabeen pornografia trukatzeko sarearen aurkako "Ciclope" izeneko operazioaren baitan. Ezgaitasunak dituzten pertsonak erabiltzen omen zituzten eduki pornografikoak biltzeko.
Arabako hiriburuan 100etik gora pedofilia artxibo deskargatu zituztela jakin zenean hasi zen ikerketa. Poliziak auzitegiaren esku utzi zituen froga guztiak, eta horrek etxebizitzan sartzea eta atxiloketa egitea baimendu zuen.
Agenteek 6,5 terabyteko hiru gailu elektroniko atzeman zituzten miaketan, eta "haur-pornografia irudi andana" aurkitu zuten bertan, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez.