Gizartea -

terrorismoa

Marokoarren aurkako indarkeria sustatzen zuen gizon bat atxilotu dute Basaurin

Atxilotuak marokoar interesen aurka atentatuak egitera animatzen zituen bere sare sozial ugarietako jarraitzaileak.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Basaurin, sare sozialen bitartez Marokoko pertsonen eta erakundeen aurkako ekintza terroristak egiteko deia egitea egotzita.

Gizona kartzelatu egin dute, bere sare sozialetako profilak erabiliz horien kontrako erasoak egitera bultzatzea egotzita, Espainian zein atzerrian.

Atxilotua oso aktiboa zen sare sozialetan, zenbait profil kudeatzen zituen eta 20.000 jarraitzailetik gora zituen, espainiarrak eta atzerrikoak. Etengabe argitaratzen zituen bideotan, ekintza terroristen alde agertu ohi zen, justifikatu egiten zituen eta ekintza horietako batzuen egile gisa aldarrikatzen zuen bere burua.

Abenduan abiatutako ikerketak ondorioztatu duenez, atxilotua marokoar pertsonen eta erakundeen aurkako indarkeriazko ekintzak burutzearekin tematuta zegoen; marokoarren aldeko sahararren aurkakoekin, batik bat.

Astelehenean egindako operazioaren ostean, Poliziak material ugari konfiskatu zuen haren etxebizitzaren miaketan (ikertzaileak aztertzen ari dira); baliabide elektronikoak, terminal telefonikoak eta dokumentazioa, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Delituak bideoak Sare sozialak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Maroko azken ordukoa