Gizartea -

pobrezia

Beste Bi plataformak etxerik gabeko emakume baten heriotza salatu du

Plataformatik estrategia orokorra eskatu diete euskal administrazioei, EAEn inor ez dadin etxerik gabe egon.

Beste Bi plataformaren elkarretaratzea Bilbon. Artxiboko argazkia: Beste Bi
Beste Bi plataformaren elkarretaratzea Bilbon. Artxiboko argazkia: Beste Bi
Beste Bi plataformaren elkarretaratzea Bilbon. Artxiboko argazkia: Beste Bi

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denok bizilekua izatearen eta etxegabekoen aldeko Beste Bi plataformak Bilboko etxerik gabeko emakume baten heriotza salatu eta arbuiatu du. Duela gutxi agertu zen hilik kalean, etxerik ez zuen beste pertsona bat hilda agertu eta aste batzuetara.

Hildako emakumea gogoratzeko ekitaldian, Beste Bi plataforma goibel agertu da "beste behin, egun gutxiren buruan, pertsona bat zendu delako Bizkaiko kaleetan", eta bere familia eta lagunen minarekin bat egin du.

Plataformatik deialdia egin dute gizarteak "etxegabeek pairatzen duten bazterketa soziala ikus, entzun eta senti dezan". Pandemia "etxegabe askoren egoera azaleratzen ari da", gaineratu dute.

Era berean, salatu dutenez, "gure sistema honek gora egiten ari den egiturazko fenomeno gisa du bazterketa soziala", eta, horien arabera, etxegabeen fenomenoak "aldatu gabe jarraitzen du azken urteotan, pertsonak alde batera uzten dituen sistema bidegabe batek hauspotuta".

Hori dela eta, Beste Bi plataformatik eskaera egin diete, beste behin, euskal administrazioei, "gizarte-zerbitzuen alorra modu eraginkorrean garatzeko eta Euskadin etxegabeen fenomenoa desagerrarazteko estrategia orokorra eguneratu eta aktibatzeko". Gainera, herri guztietan errolda soziala abiatzeko eskatu diete udal administrazioei, pertsona guztiek gizarte prestazio eta eskubide berberak izateko "ezinbesteko" tresna baita.

Bukatzeko, eskaera egin diote gizarteari, "etxerik ez dutenak ere ikusteko, ikusezin ez bihurtzeko", eta "beren eskubideak eta duintasuna duten pertsona eta herrikide gisa" onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Salaketak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa