Gizartea -

KORONABIRUSA

Aldaera britainiarra covid-19 kasuen % 76,2 da EAEn eta % 93,7 Nafarroan

"Kutsakorragoa, seguruenik hilgarriagoa" da, eta "ez dirudi immunitatearen aurkako erresistentzia handia denik".

Baheketa bat Azpeitian. Artxiboko irudia: EFE
Baheketa bat Azpeitian.
Baheketa bat Azpeitian. Artxiboko irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren aldaera britainiarrak gora egin du azken asteetan Espainian, eta "hedapen zabala" izan du, kasuen % 76,2ra iritsiz Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Nafarroaren kasuan, kopuru hori % 93,7koa da.

"Espainian osasun publikoan garrantzia duten SARS-CoV-2 aldaeren egoera epidemiologikoaren eguneratzea"ren datuak dira, Osasun Ministerioak astelehen honetan argitaratu duenez, eta britainiarraz gain, hegoafrikarra eta brasildarra dira eragin handiena duten aldaerak.

Erresuma Batuko Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak azpimarratu duenez, aldez aurreko aldaerak "azkar" ordezkatu ditu, eta nagusi da Europako herrialde gehienetan, baina baita beste herrialde batzuetan ere (Israelen, esaterako).

"Kutsakorragoa, seguruenik hilgarriagoa" da, eta "ez dirudi immunitatearen aurkako erresistentzia handia denik", eta Espainian duen egoera "hedapen zabalekoa da, eta azkar handitu da azken asteetan".

Horrela, 16 lurraldeetatik 11tan, aldaera guztien % 70 baino gehiago dira, eta bostetan, % 90 baino gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa