Publizitatea
Itxi

2021/04/06

08:45

Gizartea

Koronabirusa

Osakidetzak beste baheketa bat egingo du Errenterian gaurtik aurrera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Zumardiko, Diputazio Plazako eta alboko kaleetako tabernetan izan diren pertsonak deitu dituzte PCR proba egitera.

  • Asteartetik egingo dute baheketa berria Errenterian. Argazkia: EFE

    Asteartetik egingo dute baheketa berria Errenterian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, bihar eta etzi beste baheketa bat egingo dute Errenterian.

Osakidetzak PCR proba egitera deitu ditu martxoaren 14a eta apirilaren 5a bitartean Zumardiko, Diputazio Plazako eta alboko kaleetako tabernetan izan ziren pertsona guztiak.

Orain, aipatutako tabernetan izandakoek Iztietako osasun zentroarekin harremanetan jarri behar dute, PCR proba egiteko hitzordua hartzeko.

Baheketa Merkatuzarren (Goiko kale, 1) egingo dute, asteartean, 14:15 eta 19:30 bitartean, eta asteazkenean eta ostegunean, 08:30 eta 19:30 bitartean.

Udalerrian egiten duten bigarren baheketa da; izan ere, larunbatean koronabirus proba egiteko deia egin zieten martxoaren 27an Egi-Luze sagardotegian bazkaldu zuten bezeroei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;