Gizartea -

Alerta Gorria

Haizetea: Zaurituak, hegaldiak bertan behera eta ikasleak klasetik at

Leioako Irakasle Eskola berriko eraikineko sabairen zati bat eraman du haizeak, baina ez du inork min hartu. 23 hegaldi bertan behera geratu dira Loiuko aireportuan.

Denboraleak hainbat gertaera eragin ditu euskal lurraldean. Irudia: EFE
Denboraleak hainbat gertaera eragin ditu euskal lurraldean
Denboralea Euskadin: Elurra eta euriteak datoz orain

03:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi pertsona zauritu dira azken orduotan Euskadin olatuengatik eta jausitako objektuengatik, haize-ufada bortitzen eraginez. Haizeteek kamioiak eta zuhaitzak ere bota dituzte, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Horrez gain, bederatzi hegaldi bertan behera geratu dira Loiuko aireportuan eta EHUko magistaritzako hainbat ikasle klasetik irtenarazi dituzte.

Horietako bi lanean ari ziren zauritu direnean eta beste zazpiak kalean zeuden pertsonak izan dira, objektuekin topo egin dutenak edo horiek bultzatuta jausi direnak.

Gainera, haize-ufadek bi kamoi irauli ditu N-124 errepidean, Haro (Errioxa) eta Armiñonen (Araba) artean; horren ostean, errepidea itxi behar izan dute.

Ikara EHUn

EHUk Leioan duen Irakasle Eskolako ikasleak eraikinetik atera behar izan dituzte gaur goizean, haizeak sabaiaren zati bat bota du eta, hainbat lekukok jakinarazi dutenez.

Garajeko atetik irten behar zirela esan diete arduradunek Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei 10:00etan bozgorailuetatik. Datorren astera arte bertan behera utzi dituzte eskolak. Irakasle Eskola azaroaren 28an inauguratu zuten.

Hegaldiak ere, bertan behera

23 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko aireportuan (10:30ak arte) eta beste zazpi beste aireportuetara bideratu behar izan dituzte, Aenatik jakinarazi dutenez.

Lehenengo orduetan, Loiuko aireportuan bakarrik lortu dute lur hartzea Santiagotik zetorren hegazkin batek eta zama-hegazkin txiki batek.

Loiun lur hartzeko dauden arazoen ondorioz, Bilbotik egitekoak ziren irteerak bertan behera geratu dira, aipatutako hegazkinek egin behar baitzituzten. Madril, Bartzelona eta Valentziatik zetozen hegazkinak Gasteizko aireportura bidali dituzte, eta Manchesterretik (erresuma Batua) zetorren hegazkin batek, ordea, Barajasen (Madril) lur hartu du.

Ikastetxeei gomendioa

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ikasleak atsedenaldietan eremu zabaletara irtetea saihesteko gomendioa luzatu die Euskadiko ikastetxeei, euskal lurralderako aurrikusita dauden haizeteen ondorioz.

Raul Fernandez de Arrroiabe Herrizaingo sailburuordeak esan duenez, momentuz ez da gertaerarik egon eta "badaezpadazko" neurria dela esan du, gehien bat Bizkaiari zuzenduta, bertan haize ufadak bortitzagoak direlako.

Suhiltzaileak lan eta lan

Suhiltzaileek, gaur (ostirala) goizeko 09:30ak arte, 15 aldiz irten dira laguntza emateko, haizeak kalteak eragin dituen lekuetan. Zehazki, bederatzi eraikinetako aurreko hormak saneatu dituzte, jausitako hiru zuhaitz kendu eta hiru hesi eta hiriko materiala batu dute, Udalak zabaldu duenez.

Hala ere, normaltasuna izan da nagusi Bilbon. Haize ufadarik bortitzena 05:20ean izan da, Deustun, 102 kilometro ordukoa.

Halaber, Gasteizko Udaleko Prebentzio, Suteen Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak (SPEIS), aurreko ostegunean, hainbat irteera egin behar izan ditu haizeteen ondorioz; hala nola, xafla metalikoak kenduta. Gainera, ostiraleko goizaldean ere gertaerak izan dira; adibidez, Gabonetako luminaria bat jausi da kalean.

Istripuak

Hiru autok istripu bat izan dute N-102 errepideanostiral honetan, eraikin batetatik hainbat xafla jausi ostean, Euskadinazken orduotan dagoen haizeteen eraginez. Istripuan ez da zauriturikegon, baina errepideko errei bat itxi behar izan dute.

HerrizaingoSailetik esan dutenez, xaflak 07:20ak aldera jausi dira, Ibaiakogasolindegi zaharretik. Antza, xaflak erakineko sabaitik jausi dirahaizearen eraginez.

Horren ondorioz, hiru ibilgailuk auto-istripu"arin" bat izan dute, baina errei bat itxi dute Gasteizerako noranzkoan,bidea garbitu arte.

Sutea Lemoan

Bestalde, 07:20ak aldera, Lemoako landatar gune batean sute bat piztu da, baina ez dago etxebizitzarik inguruan.

Bizkaiko Diputazioko langileak eta suhiltzaileak Lemoara gerturatu dira eta dagoeneko sua itzalita dago. 

 Bestelako gertakizunak

Horrez gain, Donostiako udaltzainek Urumea ibaian zebiltzan hiru surflari erreskatatu behar izan dituzte. Aurretik, bertan ez sartzeko ohartarazi diete agenteek, baina, surflariek entzungor egin diote aginduari.

Kontsultatu eguraldiaren egoera zuzenean gure webkamak erabiliz; Eguraldiblogen, alerta egoera honetan ateratako argazkiak elkartrukatu ahal dituzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea