Publizitatea
Itxi

2021/04/06

22:39

Gizartea

Agintaritzari desobeditzea

Zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Kote Cabezudori

N. B. | EiTB MEDIA

Orain arte Donostiako hainbat epaitegik bere aurka ezarritako laugarren zigorra izan da.

  • Elkarretaratzea Donostian, Cabezudoren biktimentzako justizia eskatzeko

    Elkarretaratzea Donostian, Cabezudoren biktimentzako justizia eskatzeko. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kote Cabezudo argazkilari donostiarrari zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote astearte honetan, orain arte Donostiako hainbat epaitegik bere aurka ezarritako laugarren zigorra izan den honetan, agintaritzari desobeditzea leporatuta.

Oraindik errekurritu daitekeen azken epai horrekin batera, Cabezudo bi aldiz kondenatu dute, eta beste epai bat Gipuzkoako Auzitegian apelatuta dauka.

Argazkilaria hainbat delitu sexualengatik eta hogei bat modelori iruzur egiteagatik ikertzen ari dira, Donostiako hainbat epaitegitan irekitako auzietan.

Auzi nagusia 2013an hasi zen, eta 47 delitu (horietako batzuk biktimen sexu-askatasunaren aurkakoak) egiteagatik auzipetuta dago.

Auzi txikiengatik zatitutako pieza asko daude bertan, eta horietako bat astearte honetan ezagututako epaiari dagokio; izan ere, aipatutako espetxe zigorraz gain, biktima bati 3.000 euroko ordaina emateko betebeharra ezartzen dio akusatuari.

Kasu horiekin guztiekin batera, argazkilariak oraindik bosgarren epaiketa bat du zain, ustez Youtubeko kanaletik beste biktima baten irudiak kentzeko agindu judizial bat desobeditzeagatik; izan ere, martxoaren 2an atzeratu zuten.

Gainera, auzipetuak seigarren ikustaldi bat izango du apirilean, ustez biktimen irudiak Internetetik ezabatzeko agindua ez betetzeagatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;