Gizartea -
HEZKUNTZA
Haurreskolak Partzuergoan matrikulatzeko epea, zabalik
2020an eta 2021ean jaiotako haurrak matrikulatu ahal dira gaurtik apirilaren 21era bitartean. Izen-ematea haurreskoletan bertan edo online egin ahalko da.
O. A. | EITB MEDIA
2021-2022 ikasturteari begira, Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan izena emateko epea zabaldu da. 2020an eta 2021ean jaiotako haurrak matrikulatuko ahal dira. Izen-ematea haurreskoletan bertan edo online egin ahal da gaurtik (apirilak 12) hilaren 21era bitartean.
Gasteizko haurreskolen kasuan, izen-ematea herritarren arretarako udal bulegoetan egingo da (gizarte etxeetan), eta online egin nahi izanez gero, berriz, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan.
Egutegia
- Apirilaren 12tik 21era: eskariak entregatzea
- Ekainaren 2an: behin-behineko zerrendak argitaratzea
- Ekainaren 3tik 16ra: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
- Ekainaren 30ean: behin betiko zerrendak argitaratzea
- Irailak 6: Ikasturtearen hasiera
Udaberriko matrikulazio kanpainaz gain, Haurreskolak Partzuergoak beste bi izen-emate aldi ere zabaltzen ditu: urrian (abenduan, urtarrilean edo otsailean lehen aldiz sartuko dien umeentzat), eta urtarrilean (martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean lehen aldiz sartu nahi dutenentzat).