Gizartea -

KORONABIRUSA

Zer gertatuko da jada AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urtez azpikoekin?

Espainiako Gobernuak bi aukera ditu mahai gainean: bigarren dosia ez ematea edo beste botika-etxe batek egindako txerto bat jartzea.

AstraZeneca txertoaren hainbat dosi. Artxiboko argazkia: EFE
AstraZeneca txertoaren hainbat dosi
Zer gertatuko da jada AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urtez azpikoekin?

1:19

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek AstraZenecaren txertoa 60 eta 69 urteko pertsonei ematea erabaki du, 60 urtetik beherakoei zuzendutako kanpaina etetea agindu ostean. Alabaina, erantzun gabeko hainbat galdera daude airean.

Esaterako, zer gertatuko da dagoeneko AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urtetik beherako pertsonekin?

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak atzo aurreratu zuenez, bigarren dosia ez ematea da aukeretako bat, "fitxa teknikoak erakusten baitu % 70eko eraginkortasuna duela".

Beste aukera bat litzateke bigarren dosian AstraZeneca ez den beste txerto bat jartzea: "Erresuma Batuan aztertzen ari diren moduan, bigarren dosia beste txerto batekin emateko aukera ote dagoen ikusteko dago".

Gaur arratsaldean, Osasun Publikoaren Batzordeak bilera egin du, baina ez du gai horri buruzko erabakirik hartu. Proba zientifikoetan eta Sendagaien Europako Agentziak egindako azterketetan oinarrituta, erabakia "laster" jakinaraziko dutela esan dute, egunik zehaztu gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Osasunari buruzko albisteak Txertoak Koronabirusaren olatua gaur