Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboek goia jo dute Nafarroan, 300dik gertu kokatuta

Zehazki, 293 kasu atzeman dituzte, urtarrilaren 21etik zenbatutako daturik altuena.

Nafarroako Ospitaleko larrialdiak. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Ospitaleko larrialdiak.
Positiboek goia jo dute Nafarroan, 300dik gertu kokatuta

1:13

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Birusak oldartuta jarraitzen du Nafarroan. Azken orduetan, 293 positibo atzeman dituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Zehatz esanda, atzokoan 3.192 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 781 gehiago) eta horietatik % 9,1 positibo izan ziren. Positibotasun tasak goranzko joerari eutsi dio(% 8,7tik 9,1era pasatu da). 

Urtarrilaren 21etik atzemandako daturik altuena da. Orduko hartan 313 kasu atzeman zituzten, eta bigarren olatuko maximoetako bat izan zen (azarotik zenbatutako daturik potoloena). Bezperako datuekin alderatuta, 71 gehiago dira, eta duela 15 egun baino, 88 gehiago.

Lau udalerrik edo gunek 10eko langa igaro dute: Altsasu, 16 positiborekin, Cadreita (itxiera perimetralean gauerditik), 15ekin; Corella, 13rekin eta Tutera Mendebaldea eta Ekialdea, 12 eta 10 kasurekin, hurrenez hurren. Iruñeko Txantrea eta Arrotxapea auzoetan 10na kutsatze zenbatu dituzte.

Ospitaleen egoerari dagokionez, Osasunbidearen arabera, atzo 178 pertsona zeuden ingresatuta covid-19arekin (bezperan baino 4 gutxiago), eta horietako 31 ZIUn daude (bi gehiago). Gainera, 15 etxean daude ospitaleratuta (bat gehiago), eta gainerako 132ak plantan daude (zazpi gutxiago).

792 kasu berri EAEn

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 792 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan, positibotasun tasa apur bat igo delarik (% 7,4an dago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Lodosa albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Erizaintza Sendagaiak Txertoak albisteak Antsoain Nafarroako Ospitale Gunea COVID olatu berria Osasunbidea gaur