Gizartea -

GERTAKARIAK

Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte, Ataunen sute batean kea arnasteagatik

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 23:30 aldera piztu da Arrondoa auzoko sei etxebizitzako eraikin bateko dorre elektriko batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte, Ataungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu baitute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 23:30 aldera piztu zen bart, Arrondoa auzoko sei etxebizitzako eraikin bateko dorre elektrikoan.

Suak eraikina hustera behartu zuen, baina gauerdian bizilagunak etxera itzuli ahal izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza Goierri