Gizartea -

BIZKAIA

Bi zauritu larri Mungian, hiru ibilgailuren arteko talkan

Istripua 17:30ak aldera gertatu da BI-631 errepidean, bi autok eta furgoneta batek talka egin dutenean.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona larri zauritu dira Mungian (Bizkaia) izandako istripu batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua 17:30ak aldera gertatu da BI-631 errepidean, bi autok eta furgoneta batek talka egin dutenean.

Emakume bat helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera, eta beste zauritu bat zainketa intentsiboetako unitate mugikor batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Mungia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak