Gizartea -

Parkinson

Parkinsona, dardara baino gehiago den gaitza

Hego Euskal Herrian, 10.000 lagunek pairatzen dute Parkinsona, nahiz eta oraindik nahiko ezezaguna den. Gaur gaurkoz, ez du sendabiderik, baina eman dira bere oinazeak baretzeko aurrera urratsak.

Esku bat beste esku baten gainean.
Esku bat beste esku baten gainean.
Esku bat beste esku baten gainean.

play icon 2:41

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, apirilak 11, Parkinson gaitzaren eguna da, eta Goiz Kronikan gaixotasun honen errealitateari erreparatu nahi izan diogu. Gaitz neurodegeneratiboen artean, bigarren zabalduena da Hego Euskal Herrian: 10.000 pertsonak dute Parkinsona egun Hego Euskal Herrian.

Hala ere, Ane Murueta Goiena Neurozientzietako ikerlariaren arabera, gaixotasun ezezagun samarra da, eskuetako dardara kontrolaezina baino haratago doana. Gainera, uste denaren aurka, ez dira denak adineko pertsonak Ane Puchnau fisioterapeutaren esanetan. Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidente ohiak, adibidez, 50 urterekin izan zuen bere gaitzaren berri. Gaur gaurkoz sendabiderik ez duen arren, bere efektuei aurre egiteko metodologiak aurrera egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak