Publizitatea
Itxi

2021/04/12

14:14

Gizartea

Alarma egoeraren amaiera

Montero: "Erkidegoek badute nahikoa legedi pandemia kontrolatzeko"

E. G. | EITB MEDIA

Espainiako Gobernuko bozeramaileak horrela erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak alarma egoera luzatzearen harira egindako eskaerari.

  • Maria Jesus Montero.

    Montero, EFEren artxiboko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Ogasun ministroak nabarmendu duenez, "autonomia erkidegoek badute nahikoa legedi arrunt pandemia kontrolatzeko alarma egoeraren beharrik gabe".

Iñigo Urkullu lehendakariak alarma egoera luzatzeko egindako eskaeraren ondotik egin ditu adierazpenak Monterok. Izan ere, Sanchezek iragarri zuen maiatzaren 9tik aurrera ez zuela aparteko egoera luzatzeko asmorik.

Monterok azaldu du alarma egoera ez dagoela "batzuen presioen edo eskaeren menpe", baizik eta datuen bilakaeraren menpe. "Eskubideen murrizketa ez da desiragarria", arrazoitu du.

"Unea heltzen denean, intzidentzia metatua orokorrari erreparatuko diogu. Gobernu honek uste du badagoela legeri arrunt nahikoa pandemia kontrolatzeko", argitu du.

Erantsi duenez, "espero dezagun maiatzaren 9rako intzidentzia metatua alarma egoera bertan behera uzteko moduan egotea, eta legeri arruntarekin nahikoa izatea birusari aurre egiteko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena