Gizartea -

EAE

Abisu horia gaurko, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik

Abisua 10:00etara egongo da indarrean, barnealdeko zenbait puntutan, batez ere Araban.

Abisu horia astearterako, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Argazkia: Araceli Markotegi.
Abisu horia astearterako, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik
Abisu horia astearterako, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Argazkia: Araceli Markotegi.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du biharko, asteartea, apirilak 13, tenperatura minimoak eta izotza direla eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Abisu horia 00:00etatik 10:00etara egongo da indarrean, barnealdeko zenbait puntutan (batez ere Araban) izotza egitea eta laboreetan eragina izan ahal duten izozte berantiarrak izatea aurreikusten baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak