Gizartea -

GIPUZKOAKO ERREPIDEAK

A-15a itxi egingo dute ostegunetik ostiralera, gauez, Bidebietako tuneleko lanengatik

22:00etan etengo da zirkulazioa, Iruñerako bidean, eta apirilaren 16an irekiko dute, 06:00etan. Ibilgailuek Sorabillako lotunean biratu beharko dute, eta N-I errepidera sartu.

A-15a itxi egingo dute apirilaren 15ean, gauez. Argazkia: gipuzkoa.eus
A-15a itxi egingo dute ostegunetik ostiralera, gauez, Bidebietako tuneleko lanengatik

A-15a itxi egingo dute apirilaren 15ean, gauez. Argazkia: gipuzkoa.eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 autobidea itxita egongo da apirilaren 15eko gauean, Belabietako tunelean lanak egiteko. Ondorioz, zirkulazioa erabat etengo da Iruñeko noranzkoan Sorabillako lotunetik (Andoain), apirilaren 15eko 22:00etatik apirilaren 16ko 06:00etara.

Ibilgailuek Sorabillako lotunean biratu beharko dute, N-I errepidera sartu, eta, ondoren, GI-2130 errepidera, Tolosatik eta Ibarratik. Ondoren, A-15era itzuli ahal izango dira Berastegiko lotunean.

Mozketak Oldanditxon hilaren 14an eta 15ean

Halaber, Aldundiak Olanditxoko tunelaren barruan GI-2620 errepidean egiten dituen mantentze-lanak direla eta, trafikoa eten beharko da Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen arteko noranzko batean.

Eskoriatzarako noranzkoan, apirilaren 14an, 08:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 21:00etara egongo da itxita; Aramaiorako noranzkoan, berriz, apirilaren 15ean, ordutegi berean.

Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostia Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Andoain argazkiak Gaurko azken orduko albistea