Gizartea -

Koronabirusa

Janssenen txertoa emateko kanpainari eustea erabaki dute Frantzian

Frantziako Gobernuak azpimarratu du txerto horrek Sendagaien Europako Agentziaren oniritzia daukala, Ameriketako Estatu Batuetan txertaketa aldi baterako etetea erabaki badute ere.

Janssenen txertoa. Argazkia: EFE
Janssenen txertoa.
Janssenen txertoa. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak Johnson & Johnson enpresa-farmazeutikoaren Janssen txertoa emateko planarekin aurrera jarraitzea erabaki du, zenbait tronbosi kasu agertu ostean Ameriketako Estatu Batuetan txertaketa aldi baterako etetea erabaki badute ere.

AstraZenecarena bezala, 55 urtetik gorako pertsonak immunizatzeko erabiliko dute Janssenen txertoa. Aste hasieran 200.000 dosi jaso zituzten eta dagoeneko osasun zentroetan eta farmazietan banatzen hasi dira.

Gabriel Attal Frantziako Gobernuaren bozeramaileak azpimarratu du Janssenen txertoak Europako eta Frantziako osasun agentzien oniritzia jaso duela, eta erantsi du ulertzen duela herritarren artean zalantzak sortu izana AstraZenecaren txertoaren harira, tronbosiak eragin ditzakeela zabaldu delako.

Alabaina, Attalek ziurtatu du Frantziako Gobernuak AstraZenecari buruz duen iritzia ez dela aldatu, eta nabarmendu du adituek berretsi egin duela covid-19ari aurre egiteko ezinbestekoa dela eta detektatu diren tronbosi kasuak "ezohiko albo-ondorioak" direla eta txertoaren onurak arriskuak baino askoz handiagoak direla.

Txertaketa kanpaina abendu bukaeran abiarazi zenetik, 11,3 milioi herritarrek jaso dute lehendabiziko dosia –Frantziako herritarren % 16,9- eta 3,9 milioi dira bi dosiak hartu dituztenak (% 5,9).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iparraldea Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea