Gizartea -

Osasun gatazka

Bengoak 'nazio show' baten arriskuaz ohartarazi du

Dena dela, Euskadi eta Errioxako Osasun arduradunek azken horren mugatik gertu bizi diren arabarrei laguntza medikoa eskaintzea ebatzi dute.

Bengoa gaurko agerraldian. Efe
Bengoa gaurko agerraldian. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba eta Errioxako mugatik gertu bizi direnei osasun laguntza berezia ukatzen bazaie, "kristoren show nazionala" sortuko dela ohartarazi du Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Abenduaren 7an Euskadi eta Errioxako Osasun arduradunek aldi baterako xedapena sinatu zuten. Xedapen horrek bukaera eman zion irailetik ordura arte Arabar Errioxako pazienteei eginiko blokeoari.

"Ateak itxita" kontraprestazio ekonomikoei

Itun horrek 2012ko otsailaren 29ra arteko epea du. Epe horretan Sanzen (PP) eta Lopezen (PSE-EE) kabineteek osasun kooperazio eredu berri bat negoziatu beharko dute.

Eusko Jaurlaritzaren jarrerari dagokionez, asistentziazko kontraprestazioak eskaintzeko aukera zabaldu du Bengoak, baina "ateak itxi" dizkio kontraprestazio ekonomikoak eskaintzeko aukerari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea