Gizartea -
Donostiako erasoa
Espetxean, emazte ohiari eta ertzain bati tiro egin zien gizona
Hanka batean zauriak jasan zituen Ertzaintzaren agenteak Donostiako ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean ingresatuta jarraitzen du, baina bere egoerak hobera egin du.
Erredakzioa
Joan den larunbat goizaldean Donostian "eskopeta batekin emazte ohiari eta Ertzaintzaren agente bati" tiro egin zien 48 urteko gizona espetxera bidali dute epailearen aurrean deklaratu ostean, hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Ezbeharra, Donostian, Loiola auzoko Plazaburu kaleko etxebizitza batean jazo zen, ustezko erasotzailea "ehizerako eskopeta batekin ezkutatu" zen tokian, alegia.
Ondoren, "erasotzaileak etxebizitzara gerturatu zen agente bati tiro egin zion distantzia laburretik" eta hanka batean jasadako zaurien ondorioz larrialdiko ebakuntza bat egin zioten berehala.
Zauritutako ertzaina Donostiako ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean ingresatuta dago. Bost litroko odol transfusioa egin behar izan zioten, baina, egonkor dago eta bere egoerak hobera egin du.
Halaber, ustezko erasotzaileak "etxebizitzatik kalera tiro egin zuen bere emazte ohia zaurituz, antza, erasoa jazo baino lehenago mehatxatu egin zuen.
Erasoaren ondoren, eskopeta eskuan hartuta etxebizitzan ezkutatua egon zen, baina, azkenean, ertzaintzaren agenteek atxilotu egin zuten.