Gizartea -

Nafarroa

43 urteko gizon bat larri zauritu da Murietan, zaldi bat gainean erorita

Gizonak traumatismo larriak eta arnas egiteko zailtasunak zituen. Nafarroako Ospitale Gunera helikopteroan eraman behar izan dute.

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da arratsaldean, zaldi bat gainean erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Gertakaria 15:38 aldera jazo da Murietako kooperatibatik gertu. 43 urteko zauritua helikopteroan eraman behar izan dute Nafarroako Ospitale Gunera.

Gizonak traumatismo larriak eta arnas egiteko zailtasunak zituen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak Nafarroako Ospitale Gunea