Gizartea -

KORONABIRUSA

Sendagaien Europako Agentziak gaur jakinaraziko ditu Jansseni buruzko ondorioak

Ameriketako Estatu Batuetan sei tronbosi kasu hauteman ondoren, Europako banaketa geldiarazi du konpainiak.

Janssen konpainiaren egoitza Herbehereetan. Artxiboko argazkia: EFE
Janssen konpainiaren egoitza Herbehereetan
Janssen konpainiaren egoitza Herbehereetan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) Janssen etxearen txertoa jaso duten sei pertsonak odolbildu "arraro eta larriak" izan ostean Janssenen banaketa atzeratu dute, behin-behinean, Europan.

6,8 milioi pertsonak jaso dute Janssen konpainiaren txertoa (Johnsson & Johnsson) eta sei odolbildu atzeman dira. Hala ere, kasu bakan horiek nahikoak izan dira AEBko osasun agintariek aldi baterako txerto hori ez jartzea erabakitzeko.

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) gaur emango ditu jakitera Janssen konpainiaren txertoari buruzko ondorioak, eta horren zain daude Europako agintariak txertaketa prozesua azkartu ahal izateko.

EMAk iragan astean iragarri zuen aste honetan egingo zuela balorazio ofiziala, baina bere iritziz txertoaren onurak arriskuak baino handiagoak direla esan zuen.

Dosi bakarreko txertoa da, eta Europar Batasuneko herrialde askok txerto horren zain zeuden txertaketa bizkortzeko. Botika etxe ezberdinek ekoizten badituzte ere, AstraZeneca eta Janssen konpainien txertoek teknika bera erabiltzen dute.

Europako Batzordeak AstraZenecaren txertoaren 400 milioi dosi (pertsona bakoitzak bi behar ditu) eta Janssenen txertoaren 400 milioi dosi ditu aurrez erosita.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Industria farmazeutikoa